martes, 18 de mayo de 2010
BERRIZ GURE HERRIA
martes, 4 de mayo de 2010
GURE ESKOLA,KANPOTIK ETA BARRUTIK
lunes, 3 de mayo de 2010
IKASLE HAUEK GARA
Blogan jartzen dugu 7 minutuko bideokonferenzia laburpen bat zuek ezagutzeko zeintzuk garen
viernes, 23 de abril de 2010
IRUNI BURUZKO ERREPORTAIA
martes, 16 de marzo de 2010
lunes, 15 de marzo de 2010
AURKEZPEN KOPLA
Egunon ba Irungo lagunak
Berriztik horra agur t´erdi
ikasleak eta irakasleak
eta Lehendakari jaunari
Lehengo egunean esan bezala ,
hasi gara Berriz eta Irun ;
ekarritako “katxarro” hauekin
lantxo bat egin dezagun .
LEARRETA MARKINA ESKOLAKO AURKEZPENA
Kaixo lagunok
Geure bi eskolen artean egingo dugun lanari hasiera eman nahi diogu zuei kontatzen apur bat gure eskola eta gure herria nolakoak diren .
Gure eskolaren izena Learreta-Markina da , sei edifizio ditu eta Berrizko
Elizondo auzoan kokaturik dago. Oso polita da baina eskilara piloa du . Azken urteotan izugarri handitu da : orain ia bostehun ikasle gara, neskak eta mutilak erdibana. Eskola honetara Garaiko ikasleak etortzen dira ere .
Berriz Bizkaiaren menebaldean dago, Durangaldean , Oiz mendiko magalean . Bost mila bat lagun bizi da hemen (Garain 350 bat) ; herria ere asko handitu da, etxe asko egin direlako, batez ere eskolaren aurrean .
Gure herrian aktibitate asko egin dezakezu , Kultur Etxean (zinea,... ) edo
kirola nahi baduzu . (poliodeportiboan, frontoian,...)
Gure herrian famatuena? …. Berrizko txuletoia
PD: hona hemen Eguen Zuri eguneko argazki batzuk eta gaur abestuko ditugun koplak